Progestageno

Giza esteroidogenesia, progestagenoak kutxa horiaren barruan.

Progestagenoa edo gestagenoa progesteronaren antzeko eragina duen esteroide edo substantzia kimikoa da.[1] Hormona esteroideen bost mota nagusietako bat da, estrogenoez, androgenoez, mineralokortikoideez eta glukokortikoideez gain. Progestageno guztiek 21 karbonoko oinarrizko eskeleto bat partekatzen dute, pregnano eskeletoa (C21) izenekoa. Antzera, estrogeno guztiek eskeleto estrano bat dute (C18) eta androgenoek eskeleto andrano bat (C19).

Progestagenoen familiak barne hartzen ditu hormona naturalak eta antzeko eragina duten antzeko sintetikoak; sintetikoei progestina esaten zaie.

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]

Developed by StudentB